Hainbat gai jorratzeko, bazkideen aurtengo batzar orokorra egingo du ZarautzOn elkarteak bihar. Photomuseumen izango da, 17:30etik aurrera. Hona hemen bilkurarako prestatu dute gai zerrenda:
- 2016ko Otsailaren 27an ospatu zen batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onespena.
- 2016ko Ekitaldiaren txostena eta 2016ko kontuen onespena.
2.1. Lehendakaritzaren txostena
2.2. 2016ko Elkartearen datu ekonomikoak - 2017ko aurrekontua eta egitasmoa
3.1. 2015ko ekitaldien kudeaketa planaren aurkezpena
3.2. 2015ko aurrekontu ekonomikoa - Harpidetza berriak, harpidetza utzitakoak eta bazkide berriak geureganatzeko 2017ko kanpaina
- Eskari eta galderak
Bilera amaitu ondoren, Serras familiaren argazki historikoak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.