The Sadies taldeak disko berria aurkeztuko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 24a

I love Rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak! zikloak hamar urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko, kontzertu berezia antolatu du. Torontoko The Sadies laukotea gonbidatu du, eta duela hilabete pasatxo argitaratutako Northern Passages diskoa aurkeztera etorriko dira herrira. Emanaldia larunbatean iznago da, Modelo aretoan. Honakoa ez da euren lehenbiziko bisita; 2014ean ere kontzertua eskaini zuen, elkarte berak gonbidatuta.

Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta The Sadiesen aurretik, Bilboko Sonic Trash taldeak joko du. Kontzertuen ondoren, Radio 3 irrati kateko El Sotano saioko Diego R.J. ariko da disko-jartzaile gisa.

Jaialdirako sarrerak agortuta daude duela aste batzuetatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide