Gazte Zerbitzuaren inguruko bilera egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 22a

Gazte Zerbitzua diseinatzeko bilera egingo dute ostiralean, 18:30ean hasita, Kale nagusiko Etxezabala eraikinean. Hainbat bilera egiten ari dira azken hilabeteetan, eta oraingo honetan ere 18 eta 30 urte bitarteko zarauztarrei deia egin diete saioan parte hartzera, zerbitzu berria elkarrekin diseinatzen jarraitzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide