Torreoiko parkea txukundu dute, auzolanean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 20a

Larunbatean, auzolanaren bidez, hainbat lan egin zituzten Torreoiko parkean: mahaia, iturria eta eskilarak jarri; aulkiak berritu eta pintatu; banku azpitan harriak jarri, besteak beste. Bukatzean, elkarrekin hamaiketakoa egin zuten. Torreioa Bizirik taldekoek eskerrak eman dizkiete laguntzera bertaratu ziren herritarrei, brigadako langileei eta udalari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide