Lapurdira mendi irteera antolatu du Pagoeta elkarteak iganderako

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 15a

Atekagaitz pasabidetik igarota helduko dira Mondarrainera.

Mondarrain gailurra igoko dute, Itsasutik abiatuta. Izena ohiko lekuetan eman beharko da.

Itsasun hasiko dute ibilbidea, eta Errobi ibaiairen ondotik gora joko dute. Atekagaitz pasabidea igaroz, Laxia auzora helduko dira, handik Mondarrain tontorrera (750 metro) igotzeko. Buelta, Amezketako lepotik (473 metro) egingo dute Itsasura. Guztira, 17,3 kilometroko ibilbidea izango da, 6 ordu inguruan egitekoa.

Egun osoko irteera izango da, eta Agoueseneko biribilgunetik irtengo dira, 07:30ean. Izena ohiko lekuetan eman beharko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide