11:00etan Bretxa parean hasita, Ibai eta Juan Jose Beraziertok osatutako bikoteak "erritmo bizian" burutu zuten 6 kilometroko ibilbidea. 129 bikoteren artean, hirugarren postuan sailkatu ziren A 3 el km! taldeko kideak, lasterketa 21 minutu eta 56 segunduan burutu ostean. "Giro aparta" nagusitu zela nabarmendu dute, "fresko eta euririk gabe helmugako marra zapaldu bitartean".
Esku artean dituzten datozen erronkak ondokoak dira: apirilaren 2an Zaragozako maratoia, maiatzaren 14an Gasteizkoa, maiatzaren 21ean Covadongako igoera eta ekainaren 17an Santanderreko 100 kilometroak.