Ligako lehenengo bi sailkatuen aurka porrota jaso ostean, aurkari zuzen baten aurka jokatu zuen igandean Ulacia Grupok. Garaipena eskuratzeko asmoarekin kantxaratu ziren, baina jakitun aurkari zaila izango zutela aurrean. Irabaztea garrantzitsua zen zarauztarrentzat, maila mantentzeko lehia horretan bizirik mantentzeko eta azkeneko 6 partiduei itxaropenarekin begiratzeko, baina ez zen hala izan.
Duda-mudatan ekin zioten partidari bi taldeek, baina Zarauzko taldearen huts egiteak baliatu zituen Valladolidek aurretik jartzeko. Bigarren laurdenean ere dinamika bera izan zuen norgehiagokak, baina atsedenalditik aurrera Goar Artetxeren mutilak beste gogo batekin kantxaratu ziren, eta aldeak murriztea lortu zuten. Baina aurkariak urruti zeuden jada, eta azken laurdenean hasieratik erakutsitako nagusitasuna erakutsi zuen, garaipena erdietsiz, 59-85ko emaitzarekin.
Sei partida geratzen dira EBA ligari amaiera emateko. Mailari eusteko sei final izango dira Ulacia Gruporentzat, eta denen artean balentria lortzea espero dute. Asteburu honetaan Santurtziren aurka neurtuko dituzte indarrak, etxetik kanpo.