Gallo 'Ur handitan' saioan izango da gaur

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 14a

Gallo, 'Ur handitan' saioko une batean.

Aitor Frantzesena Gallo surf egokituko munduko txapelduna izango da gaur, asteartea, 22:15ean hasita, ETB 1en emango dute Ur handitan saioko protagonistetako bat. Xabier Madariaga kazetariak bizitzaren oztopoak gainditu dituzten pertsonen istorioak jasoko ditu gaurko saioan. Honako lotura honetan ikus daiteke saioaren aurrerapen bideoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide