"Lehengo martxan" funtzionatuko du, hau da, astelehenek ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta larunbat goizetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara.
Orain arte Salberdingo aparkaleku ondoan zuen lokala utzi egin behar izan du Zarautz Arraun Elkarteak, eta aurrerantzean kokapen berria izango du bigarren eskuko azokak. Hain zuzen ere, Araba kalean izango da azoka, tanatorio eta Zarauto ibilgailuen tailerraren artean.
"Lehengo martxan" funtzionatuko du, hau da, astelehenek ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta larunbat goizetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara.