Paintball irteera eta Kuadrinpiadak antolatu ditu Gaztelekuak Aste Santurako

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 13a

Izena martxoaren 15etik 30era eman daiteke Gazte Informazio bulegoan.

Egitarau berezia antolatu du Haize-Orratz gaztelekuak Aste Santuko oporretarako. Alde batetik, irteera egingo dute apirilaren 18an Lasturgo Painballera, talde lana eta estrategia gaitasuna probatzera. Goizez egingo dute saioa, 09:30etik 14:30era, eta izen-emateak 15 euro balio du; 1999 eta 2003 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago.

Bestetik, VI. Kuadrinpiadak jokatuko dituzte apirilaren 19an eta 20an, malekoian, Eguzki Lore parean. Bost eta zazpi arteko kideez osatutako taldeek parte hartu ahalko dute, eta puntu gehien lortzen duten hiru taldeentzat egongo da saria. Parte-hartzaile guztiei elastiko bat oparituko zaie.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide