Iñigo Eizagirre bigarren izan da Zarauztarra Sarian

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 13a

Ezkerretik hasita, Iñigo Eizagirre, Mikel Berasategi eta Mikel Orbea (@gtxf8)

Esprintean bukatu zen kadete mailako XXVII. Zarauztarra Saria txirrindulari lasterketa, larunbatean, eta Atracciones Sanz taldeko Mikel Berasategi izan zen garaile, 01:26:21ko denborarekin. Haren atzetik, bigarren postuan eta denbora berarekin, sailkatu zen Zarauztarra taldeko Iñigo Eizagirre; hirugarrena Atracciones Sanzeko Mikel Orbea izan zen.

90 txirrindularik eman zuten izena Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako proban, baina 55 izan ziren 51 kilometroko ibilbidea osatu zutenak. Taldeka Atracciones Sanz izan zen lehena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide