Tokiko Gobernu Batzarrak Aldapetako urbanizazio proiektuaren aldaketa onartu du

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 13a

20 egunez egongo da jendaurrean. Izapide hau 30 etxebizitza tasatuen zozketa aurreko "azken pausoetako bat" dela jakinarazi dute udaletik.

Eusko Jaurlaritzako Visesa entitate publikoak otsailean aurkeztu zuen Aldapeta urbanizatzeko proiektuaren aldaketa dokumentua, udalak izapidetu zezan. Udalak 2016ko irailaren 29an onartu zuen behin betikoz Aldapetako hiri antolamenduaren plan berezia aldatzea. Aldapetan egitekoak diren eraikin berrira egokitzeko, Visesak urbanizazio proiektua moldatu du, eta bertan jaso du baita ere Vista Alegreko irisgarritasuna hobetzeko bi igogailuak.

Tokiko Gobernu Batzarrak  gaur bertan eman dio hasierako onespena Aldapeta urbanizatzeko proiektuari. Orain jendaurrean egongo da espedientea, zehazki, 20 egunez. "Izapide hau 30 etxebizitza tasatuen zozketa aurreko azken pausoetako bat da", adierazi dute udaletik. Zozketa apirilean dira egitekoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide