2011eko irailean sortu zuten Death Cafe ekimena, Londresen. Ordutik 4.000 ekitaldi baino gehiago egin dituzte 40tiko gora herrialdetan. Horren helburua da heriotzari buruz modu askean hitz egitea leku atsegin batean, kafe baten bueltan. "Helburua da heriotzaren inguruan ikusgarritasuna piztea gizartea mailan eta tabuak apurtzea, gaia jorratuz hainbat arlotatik".
Zarautzen egingo dute topaketa datorren martxoaren 23an, Alameda hotelean, 18:00etan. Ordu eta erdi inguruko solasaldia izango da, 12-15 partaideko taldetan banatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek 699-797388 edota 652-719779 telefonoetara deitu dezakete.