Bideoa: Bertso Derbia

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 12a

Real Sociedad Fundazioak atzo Donostiako Antzoki Zaharrean izandako 9. Bertso Derbiko bideoa osatu du. Bertan hartu zuen parte Andoni Egañak, Realaren taldeko partaide gisa. 

Amets Arzallusek eta Maddalen Arzallusek osatu zuten talde hori. Athleticena, berriz, Igor Elortzak, Arrate Illarok eta Jon Maia zumaiarrak. Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak eta Realeko gizonen lehen taldeko hirugarren entrenatzaile azpeitiarra aritu zen gai jartzaile lanetan. Orioko bertso eskolako haurrek ere hartu zuten parte.

Gaur, partida hasi aurretik jarraitu du bertso saioak, Anoetako 9. atearen parean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide