Ramos Serras eta Celina Gorostizagaren argazki erakusketa, autodefentsa feministara hurbilpen tailerra, sabel dantza ikastaroa... Askotariko ekintzak hartu ditu karpak.
Eguerdi aldera, batukadaren laguntzarekin, hainbat eta hainbat herritarrek aldarriz eta kolore morez bete dute Alde Zaharra. Emakumeen Etxearen inaugurazio sinbolikoarekin amaitu dute martxoaren 8ko ekitaldi nagusia.