Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren zabalkuntzarako programaren barruan, hitzordu berria izango da gaur. Hain zuzen ere, Las maestras de la Republica ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Bertan Espainiako Errepublika garaian andereñoek emakumeen eskubideen alde egindako lana ikus daiteke, eta eskola publiko eta demokratikoaren printzipioetan oinarritutako heziketaren modernizazioa ere islatzen du.
18:00etan hasiko da emanaldia, eta ohi bezala, doan izango da.