'Txinako kronikak' hitzaldia izango da asteartean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 12a

Vanessa Sanchez.

ZarautzON elkarteak antolatuta, Vanessa Sanchez kazetariak herrialde horretan bizitakoa azalduko du, 19:30etik aurrera, Antoniano aretoan.

EITBko kazetari Vanessa Sanchezen eskutik, Txinako egoera ezagutzeko aukera izango da asteartean. Sanchezek korrespontsal moduan lanean aritu zen 2015ean Beijingen, eta Txinako Kronikak hitzaldiaren bidez herrialdean bizitako esperientzia kontatuko du, argazki eta bideoekin lagunduta.

ZarautzON elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Antoniano aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Bertaratu ezin dutenek, ohi bezala, streaming bidez jarraituko ahalko dute zuzenean hitzaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide