Guadarramara irteera antolatu du Pagoetak Aste Santurako

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 13a

Guadarrama inguruan hainbat ibilaldi egingo dituzte.

5 eguneko irteera izango da, apirilaren 13tik 17ra. Izena martxoaren 13tik 17ra eman ahako dute bazkideek eta bazkide ez direnek, berriz, martxoaren 20tik 24ra.

5 eguneko irteera antolatu du Pagoeta Mendizale Elkartea Aste Santurako. Guadarramako mendizerra eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Cercedillako El Ribelen hartuko dute ostatu, pentsio erdian.

Izena martxoaren 13tik 17ra eman ahako dute bazkideek eta bazkide ez direnek, berriz, martxoaren 20tik 24ra. Elkarteko egoitzara jo beharko da horretarako, 19:30etik 20:30era, edota telefonoz deitu 943-132911 telefono zenbakira. Derrigorrezkoa da federatuta egotea.

Hona hemen egunez eguneko egitaraua:

 

  • Apirilak 13, osteguna.  06:45ean irteera Agoueseneko biribilgunetik—06:30erako bertan egotea gomendatzen da—. 12:00ak alderako Segovia hiriburura iristea aurre-ikusten da, eta bertan geldialdia egingo dute. Hiria ezagutu eta bazkaltzeko parada izango da. 16.30ean Cercedillara joko dute. Bertan Las Dehesas inguruan ordu pare bateko ibilalditxoa egiteko aukera izan da.
  • Apirilak 14, ostirala. Mendi ibilaldia: San Rafael- Cueva Valiente (1.903 metro)- Peguerinos. Distantzia: 21,5 kilometro inguru.
  • Apirilak15, larunbata. Mendi ibilaldia: La Pedriza. Bi txango aukera izango dira: bat luzea, 17,5 kilometro ingurukoa, eta bestea motza, 14 kilometro ingurukoa.

 

  • Apirilak 16, igandea. Mendi ibilaldia: Cercedilla- Siete Picos (2.093 metro) – Navacerrada – Boca del Asnoko aparkalekua. Hemen ere ibilbide luzea ala motza egiteko aukera dago. Motza egin nahi duenak (14 kilometro) Navacerradako mendatean autobusa edukiko du, luzea egitea aukeratzen duenak 22 kilometroko ibilbidea egingo du.
  • Apirilak 17, astelehena. Cercedillatik Sepulvedara joango dira, hiria ezagutzera. Bazkalostean abiatuko dira Zarautzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide