10:30ean irtengo dira txirrindulariak Munoa paretik, eta lehen txirrindularia 11:46ean helmugaratuko dela espero dute. Hori dela eta, Nafarroa kalea itxita egongo da zenbait orduz. Zehazki, 10:15-10:45 eta 11:15-12:15 bitartean, Seitximeneta kaletik paretik Narroseraino itxiko dute Nafarroa kalea, eta San Inaziotik Bizkaia kaleko bidegurutzerainoko errepidea ere bai.
Getariatik Zarautzera joan nahi dutenek Meaga bidea hartu beharko dute, eta Donostiatik datozenek, berriz, Seitximeneta kaletik Gipuzkoa kalera desbideratuko dituzte.