Eskola kiroleko alebin eta benjamin mailakoek 6. jardunaldia jokatuko dute larunbatean, bi txandetan banatuta; batzuek 09:15ean eta besteek 10:15ean. Igandean, berriz, helduen txanda izango da, 09:30ean hasita. Emakumezkoek 14. jardunaldia izango dute jokoan, eta gizonezkoek final-laurdenak, Ligan eta Kopan bereizita. Ondorengo artxiboetan partidak eta joko eremuen egokitzapenak.