Katapulta Tour zirkuituan ariko dira Buffalo eta Perlak

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 7a

Perlak laukotea grabazio estudioan.

Hautatutako artistek euren lana erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako hainbat agertokitan, eta baita Gaztemaniak programak antolatu ohi dituen ekitaldietan hasierako gonbidatu gisa nahiz Jazzaldian ere.

Hautatu dituzte Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 programan parte hartuko duten artistak, eta tartean daude Zarauzko Buffalo eta Perlak taldeak. Programa horren helburua da musikaren eta arte eszenikoen arloan bertako talentua sustatzen laguntzea, kultur programazio egonkorra duten espazioak duten garratnzia nabarmentzea eta kultur arloa bera dinamizatzea.

Zentzu horretan, hautatutako artistek euren lana erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako hainbat agertokitan, eta baita Gaztemaniak programak antolatu ohi dituen ekitaldietan hasierako gonbidatu gisa nahiz Jazzaldian ere. Besteak beste, Donostia, Irun, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Oñati eta Errenterian izango dira ekitaldiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide