"Lehia estua" bolo eta toka txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 7a

68 bolarik eta 30 tokalarik hartu zuten parte igandean, Bol&Tok Kirol Elkarteak antolatutako txapelketan.

Igandean jokatu zuten Zelai Ondoko bolatokian Lehendakari Txapelketako bigarren jardunaldia. 68 bolarik eta 30 tokalarik hartu zuten parte. Boloetan "lehia estua" izan zen; izan ere, Urnietako Martin Lizeaga eta Lasarte-Oriako Josu Lasa parez pare aritu ziren. Gauza bera gertatu zen  Fermin Illarramendi zarauztarra eta Martin Retegi zegamarraren artean, 3. eta 4. postuak eskuratzeko lehian.
Tokan, Antonio Amundarainek "erraz" irabazi zuen. Illarramendik egin zuen bigarren. Antolatzaileak, Bol&Tok Kirol Klubak, eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei nahiz Zarauzko Udala, Sukinor eta Ameztigain sagardotegiari, emandako babesagatik.

Hona hemen emaitzak:

Boloak:
1. Martin Lizeaga (Urnieta) 47 birla
2. Josu Lasa (Lasarte-Oria)  47 birla
3. Fermin Illarramendi (Zarautz) 46 birla
4. Martin Retegi (Zegama) 46 birla

Toka:
1. Antonio Amundarain  (Irun) 18 toke
2. Fermin Illarramendi (Zarautz) 12 toke
3. Iñaki Maiz (Gabiria) 12 toke
4. Felix Maiz (Gabiria) 10 toke

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide