"Sekulako giroa" Zarauztarra elkarteak antolatutako bertso afarian

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 7a

Ostiralean Txiki Polit jatetxean izan zen Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako 2. Bertso Afaria. Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi izan ziren bertan, eta "sekulako giroa" sortu zela adierazi dute elkartetik.

"Zortziko handian, puntutan, segidillan… jardun zuten bi zarauztarrak". Hala, datorren urtekoa prestatzeko "irrikitan" daude txirrindulari taldekoak eta bertaratutakoak, "errepikatzeko gogoarekin".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide