Berritzegunea irakasleen aholkularitza zerbitzua da, eta aurten ere Urola Kostako Jardunaldiak antolatu dituzte, Urola Kostako ikastetxeek lantzen dituzten hainbat gai eta proiektu ezagutzera emateko asmoz. Horretarako, martxoan zehar hitzaldiak izango dira, aukeratutako gaietan adituak diren hizlarien eta ikastetxeetan esperientzia horiek aurrera daramatzen irakasleen eskutik.
Urola-Kostako VII. Jardunaldietan honako gai hauek landuko dituzte: ikasgaia ingelesez, ipuina munduratzeko baliabide gisa, hezkidetza eraikitzen, eta Haur eta Lehen Hezkuntzaren arteko zubia. Estreinako saioa asteazken honetan izango dute, martxoaren 8an.