Herri galdeketa

Herri galdeketak egiteko sinaduren erronka aise gainditu dute Urola Kostako herrietan

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 4a, 13:44

Urola Kostako herrietako ordezkariak Elkargunean egin duten ekitaldian (Julene Frantzesena).

Orotara, 8.691 sinadura bildu dituzte datorren maiatzaren 7an herri galdeketak egingo dituzten eskualdeko zortzi herrietan. Gaur jakinarazi dute zifra Azkoitiko Elkargunean egin duten ekitaldi jendetsuan.

Maiatzaren 7an gauzatuko dituzten galdeketak egin ahal izateko sinadurak biltzen aritu dira azken hilabeteetan Urola Kostako herrietan, eta erronka aise gainditu dute herri guztietan. Izan ere, erabakitzeko eskubidea praktikan jarriko duten eskualdeko zortzi herrietan 8.691 sinadura bildu dituzte orotara. Honako sinadura kopuru hauek lortu dituzte herriz herri: Aizarnazabalen 120 sinadura; Azkoitian, 1.955; Errezilen, 169; Getarian, 629; Orion, 615; Zarautzen, 3.153; Zestoan, 610; eta Zumaian, 1.440.

Herri horietako guztietan galdeketak antolatzen ari diren elkarteetako eta taldeetako ordezkariek sinadura kopuruak jakinarazteko eta kanpainari bukaera emateko agerraldia egin dute goizean Azkoitiko Elkargunean.

Albiste osoa eta argazki bilduma: Urola Kostako Hitza

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide