1927ko belaunaldiko emakumeen inguruko lana ikusgai, ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 2a

Photomuseumen izango da dokumental emanaldia, dohainik, 18:00etan hasita.

Photomuseumek antolatu eta udalak babestutako Gela programaren barruan, hitzordu berria izango da gaur.  27ko belaunaldiko emakume artista eta pentsalariei buruzko dokumentala eskainiko dute, 18:00etan: Las mujeres artistas y pensadoras de la Generacion del 27. Garaiko abangoardia artistiko nahiz politikoan eragina izan zuten emakumeen erretratua eta nortasuna berreskuratzea du helburu lan horrek.

Ohi bezala, doan izango da ekitaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide