Zarauztarra txirrindulari elkarteak aurten izango dituen talde ezberdinen aurkezpena egingo du igande honetan, 12:30ean, Zuhaizti plazan. Txirrindulariak 12:15ak inguru elkartuko dira bertan, eta taldeko argazkiak atera ondoren, ohiko bizikleta buelta emango dute. Ekitaldia lagunarteko bazkariarekin biribilduko dute.