Jalgi dantza taldeak helduentzako hastapen mailako dantza ikastaroa antolatu du, martxoaren 13an hasi eta ekainaren 12era bitarterako. Saioak astelehenetan izango dira, arratsaldez, 18:45etik 19:45era, Ebro Etxean. 50 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek. Dantza ikasteko interesa dutenek jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete izena ikastaroan.