Martxoaren 8rako banderolak eskuragarri daude

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 27a, 16:00

Datorren martxoaren 8ra, Emakumeen Nazioarteko Egunera begira, banderola moreak herritarren esku jarri ditu udalak. Egun horretan zarauztarrek «herria morez jantzi» dezaten nahi du erakundeak, banderak balkoietan zintzilikatuz.  Dagoeneko eskuragarri daude HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan, Etxezabalan (Kale Nagusia, 29).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide