Meteorologia hizpide izango dute gaur, Antoniano aretoan

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 28a

Margarita Martin. (ZarautzON)

Margarita Martin metereologiaren garapenaz ariko da, 19:30etik aurrera.

ZarautzON elkarteak meteorologiaren inguruko saioa antolatu du gaurko. Margarita Martin meteorologoak zientzia horren garapenaz jardungo du Meteorologia, sineskeriatik zientziara hitzaldian. Antoniano aretoan izango da, 19:30ean.

Bertaratu ezin dutenek, ohi bezala, ekitaldia zunenean jarraitzeko aukera izango dute zarautzon.nirestream.com webgunearen bitartez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide