Lau saio izango dira guztira. Lehenbizikoa, martxoaren 17an. Egun horretan infografia bidez norbere aurkezpena egiten ikasiko dute parte-hartzaileek, bakoitzaren gaitasunak ezagutarazteko. Gaztelaniaz izango da ikastaroa. Bigarrengoa, martxoaren 24koa, berriz, Linkedin sareak eskaintzen dituen aukerak landuko dituzte. Euskaraz izango da hori.
Apirilaren 14ean ezarritako helburuetara heltzeko konpromisoak zehazten ikasiko dute Izan eraginkorra: hobetu zure konpetentziak ikastarora bertaratzen direnek. Apirilaren 30ean izango da azken ikastaroa, Curriculum eredu berriak izenekoa. Euskaraz eskainiko dute.
Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea, 6) izango dira, goizez, 09:30etik 12:30era. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena UKUEra jota, 943-890808 telefonora deituta edota lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita. UKUEren webgunean dago informazio guztia eskuragarri.