Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa amaitzear da. Final handiaren aurretik, herrialde bakoitzeko finalak jokatuko dira, larunbat honetan. Herri mailako fasea gainditu eta Gipuzkoako finalerako 120 bikote sailkatu dira, tartean, Zarauzko bat: Mikel Zabaleta eta Aitor Morey Murray-k osatutakoa.
Euskal Herriko sei herrialdetako finalak (Lapurdikoa martxoaren 4an jokatuko dute) larunbatean jokatuko dira. Gipuzkoari dagokionez, Ibarrako herriko frontoian jokatuko da finala, 15:00etatik aurrera. Herrialdeko finaletako irabazleak nazio mailako mus txapelketako finala jokatuko dute gero. Euskal Herriko IX. Mus Txapelketaren final handia martxoaren 25ean jokatuko da, Anoetan (Gipuzkoa).