Arraio irratiak zuzenean emango du Ibarretxe eta Masen hitzaldia

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 22a

Erabakitzeko eskubidearen eta Kataluniako prozesuaren inguruan ariko dira Generalitateko presidente ohia eta lehendakari ohia, 19:00etatik aurrera.

Gure Esku Dago-k eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatuta, Generalitateko presidente ohi Artur Masek eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitzaldia eskainiko dute gaur, Donostiako Kursaal jauregiko auditorium-ean, Erabakitzeko eskubidea: Kataluniako prozesua izenburupean. Horiez gain, Gure Esku Dago-ko eledun Zelai Nikolasek ere hartuko du hitza. 1.800 pertsona espero dituzte.

Ekitaldia Samara Velte Zarahitz herri ekimeneko kideak aurkeztuko dute. 19:00etan hasiko dute ekitaldia eta  streaming bidez eskainiko dute Arraio irratian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide