Ipar martxako Euskadiko elkarteak eta Espainiako federazioak elkarlanean kirol horren inguruko ikastaroa antolatu dute larunbat honetarako. 09:00etatik 12:00etara izango da, Zarautzen, eta kirol horretan hasteko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte parte-hartzaileek. 602-332536 telefonora deituta eman behar da izena.
Bastoiak antolatzaileek eurek utziko dizkiete parte-hartzaileei. Informazio osoa Euskadiko Nordic Walkingeko Euskadiko elkartearen webgunean aurki daiteke.