Nola jaitsi dezakegu argindarraren faktura?

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 22a

Goienerreko Alex Lopez, atzo Oxforden emandako hitzaldian. (Baleike.eus)

Goiener kooperatibako kide Alex Lopez zarauztarra Zumaian izan zen herenegun Eskubide Sozialen Kartak deituta. Argindarraren faktura bat nola ulertu eta ordaindu beharrekoa jaisteko zer pauso eman daitezkeen azaldu zuen. Baleike.eus-en egin dute kronika.

Azken asteotan hizpide izan da argindarraren igoera. Euririk ez duela egin, haizea munduaren beste puntara joan dela putz egitera edo Aljeriatik erosten den gasa garestia dela. Mila eta bat aitzakia jarri dituzte enpresek eta Espainiako Gobernuak igoera justifikatzeko. Horren aurrean zerbait egiterik ba al da argindarraren faktura jaisteko?

Galdera horri erantzun zion Goiener kooperatibako kide Alex Lopez zarauztarrak Eskubide Sozialen Kartak antolatutako bileran. Orain hamar egun kooperatiba beraren berri eman zuen Goienerrek; oraingoan, berriz, faktura bat nola irakurri behar den eta, garrantzitsuena, ordaindu beharreko kopurua nola jaitsi daitekeen azaldu zuen.

Argindarra komertzializatzeko orduan bi era daudela azaldu zuen Lopezek: merkatu librea eta merkatu arautua. “Merkatu librean enpresa beraiek ezartzen dituzte prezioak eta ezin dute bono sozialik eman. Araututakoan, berriz, prezioak Gobernuak eta bost enpresa handiek (Endesa, Iberdrola, Union Fenosa, HC Energia eta Enel Viesgo) ezarritakoak dira. Hauek badute bono soziala emateko aukera. Zalantzarik gabe, merkatuko prezio merkeenak daude hemen”, adierazi zuen.

Bono soziala eskuratzeko aukeraren berri ere eman zuen adituak. Horretarako zenbait baldintza bete behar dira: 3 kilowatt-ordu (kwh) baino gutxiago kontratatuta izatea, familiako kide guztiak langabezian egotea edota familia ugaria izatea, hurrenez hurren. “Badago eskaera egiteko Gobernuaren webgune bat, baina bulego fisikoetan, gure kasuan Iberdrolarenean, behartuta daude informazioa ematera”.

Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide