Bigarren urtez, Zarauzko Bi Harri Txapelketa antolatu antolatu du ZKEko Herri Kirol sailak, udalaren laguntzarekin. Apirilaren 8an izango da, eta hamar harri-jasotzailek hartuko dute parte: Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a aiarrak, Jexus Mari Iruretagoiena Izeta III.a aiarrak, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.zarauztarrak, Jokin Eizmendi zarauztarrak, Xabier Peñagarikano Erreuzta aizarnazabaldarrak, Joseba Ostolaza zestoarrak, Urtzi Telleria urnietarrak, Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak, Mendibilek eta Sergio Mielgo madrildarrak (Espainia).
Iaz bezala, bi harri baldarrekin egingo dute lan parte-hartzaileek: Jai Txiki harri koadroa, 117 kilokoarekin, eta Mollarri harri oboidea, 121 kilokoarekin. 7 minutuko saio batean bi harriak txandaka jaso beharko dituzte. Harriok Zarauzko udal kiroldegian jarri dituzte ikusgai.
Txapelketa Aritzbatalde pilotalekuan izango da, 18:00etatik aurrera.