Hardcore kontzertuak izango dira Putzuzulon, ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 20a

Chroma, Cult Values eta Olor taldeen emanaldiak izango dira, 21:00etatik aurrera.

Hiru kontzertu eskainiko dituzte ostegunean, gaztetxean. Batetik, Bartzelonako Chroma taldea taularatuko da, «punka modu askean ulertzen duen» hirukotea. Bestetik, Berlingo Cult Values taldea postpunk emanaldia eskainiko du. Hirugarrena, Olor, «Occhi di Farfalla eta PAM taldeetan zein Dj Okerreko izenpean diskoak jartzen aritu den pertsonaiaren proiektu berria» da. 21:00etan hasiko dira kontzertuak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide