Boluntarioak behar dituzte eskolarteko ibilaldi neurturako

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 19a

(Agiro)

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, ibilaldi neurtua egingo dute martxoaren 12an Zarautzen, Eskolarteko XXX. Mendi Lehiaketaren barruan.

Ibilbide motza (6,5 kilometro) nahiz luzea (11 kilometro) egin ahalko dute parte hartzaileek, malekoia, Santa Barbara, Zingira, Mollarri eta Talaimendi inguruetan. Hori antolatzeko, boluntarioak behar ditu elkarteak. Taldeka osatu ohi da ibilbidea; gutxienez hiru lagunez osatua, eta gehienez ere bost lagunez. Izena eman nahi dutenek Pagoeta Mendizale Elkarteari bidali beharko dio izen-emate orria edo beren datuak, martxoaren 9a baino lehen.

Laguntzeko prest daudenek pagoetame@gmail.com helbidera idatz dezakete, 943-132911 telefonora deitu edota bulegora joan. Bulegoa astelehena eta ostegunetan egon ohi da irekita, 19:30etik 20:30era.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide