Usoa Ostolaza bigarren Zumaiako Herri Lasterketa motzean

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 19a

(Argazkia: Gorka Zabaleta/Baleike.eus)

Atzo arratsaldean jokatu zuten Zumaiako Herri Lasterketa, eta zarauztar ugarik hartu zuten parte. Tartean, Usoa Ostolazak. Lasterketa motza (5.600 metro) egin zuen horrek, senior emakumezkoen mailan, eta bigarren postuan heldu zen helmugara, 00:22:54 denborarekin eta Maialen Muñoz ibarrarraren (00:22:15) atzetik.

Baleike.eus atarian daude ikusgai sailkapen eta argazki guztiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide