Zarauztar ugari Aiako Orientazio Proban

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 19a

Banaka, bikoteka edota taldeka, hasi dute Aiako Orientazio Proba, udalerriko kaskoan.

Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, jende ugari bildu da 10:00etatik aurrera Pagoetako basoak zeharkatzeko, tartean hainbat zarauztar. Batzuk korrika eta besteak lasaiago, guztiak mapa eta iparrorratza eskuetan hartuta, hasi dituzte ibilbide ezberdinak. Helduek gorria (5,4 kilometrokoa) egingo dute, heldu hasi berriek laranja (3,8 kilometrokoa) eta horia (2,5 kilometrokoa)  familiek.

 Gipuzkoako II. Orientazio Ligako proba puntuagarria izango da.

Erlazionatuak

Mapa eta iparrorratza lagun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2017 ots 16 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide