Arkitekturari buruzko lana ikusgai gaur, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 17a

18:00etan izango da, Gela kulturaren difusiorako programaren barruan.

Photomuseumek sustatu eta udalak babestutako Gela kultura difusiorako programaren barruan, eraikuntza bereziei buruzko bigarren dokumentala emango dute gaur museoan bertan. Bigarren atal horrek hiru eraikin ditu aztergai: Salk institutua, Kaliforniako kostaldeko zientziaren etxea; Osloko opera eta Pariseko Pompidou Zentroa.

18:00etan hasiko da eta sarrera irekia izango da. Bestalde, ikusgai dago Jose Mari Galanen Itsas jolasak erakusketa. Argazki bilduma martxoaren 12ra bitartera arte egongo da zabalik, ohiko ordutegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide