Jira-Bira Cycling txirrindulari talde zarauztarrak babesle berria du, eta Grupo Eulen izena hartu du hiru denboralditarako. Taldea bera eta taldeko txirrindulariak aurkezteko ekiraldia egingo dute ostiral honetan, Donostian; Anoetako Kirol Etxearen Paulino Uzkudun aretoan izango da, 19:15ean.
Ismael Etxarrik zuzentzen du taldea, eta Gipuzkoako harrobiko 23 urtez azpiko hamabi txirrindulariz osatuta dago. Kike Serrato izan ezik, gainerako txirrindulariak hitzorduan izango dira: Iñigo Altuna, Gari Lagnet, Luismari Garikano, Aritz Kortabarria, Jon Agirre, Gorka Etxabe, Oier Ibarguren, Mikel Sarasola, Euken Gallego, Jon Madariaga eta Andoni Mateos. Denboraldi berriari baikor eta gogotsu ekin nahi diote.
Datorren igandea, otsailaren 19an, pistako Euskadiko Txapelketan izango dira taldeko hainbat txirrindulari. Donostian izango dute lehia, Anoetako belodromoan.