ZSEk entrenamendu fisikoetan parte hartzeko deia egin du

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 15a

(ZSE)

Hilean lau entrenamendu izaten dira, astelehenetan, kiroldegian, 16:00etatik 18:00etara.

Zarauzko Surf Elkarteak surf entrenamenduetan parte hartzeko deia egin du. Urte osoan zehar, fisikoa lantzeko saioak egiten dituzte, entrenatzaile adituekin. Hilabetean lau entrenamendu izaten diran, astelehenetan. Kiroldegian izan ohi dira, 16:00etatik 18:00etara.

Oraindik ere plaza batzuk libre geratzen dira. Izena emateko beharrezkoa da federatuta egotea nahiz bazkide izatea. 943-890225 telefonora deitu daiteke izena emateko edota zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatzi. 30 euroko kostua du. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek ZSEren atarira jo dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide