'Itsas jolasak' erakusketa zabalik, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 14a

Martxoaren 12ra arte egongo da zabalik Jose Mari Galanen argazki erakusketa.

"Begiak, bere osasunerako, zeruertz bat behar omen du. Ez gara nekatzen, urrutira begiratzeko gauza baldin bagara", idatzi zuen Ralph Waldo Emerson poeta, filosofo eta idazleak. Hitz horietan oinarrituta sortu du Jose Mari Galanek argazki bilduma bat. Itsas jolasak izenburupean, Photomuseumen egongo da ikusgai erakusketa gaurtik hasi eta datorren martxoaren 12ra bitartean, ohiko ordutegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide