1937ko otsailaren 13an kanporatuak izan ziren 252 zumaiarrei omenaldi hunkigarria egin zieten atzo Zumaian. Gipuzkoan 750 herritar izan ziren kanporatuak eta gehienak zumaiarrak izan baziren ere, egoera bera sufritu zuten Donostian, Azkoitian, Azpeitian, Besainen, Deban, Getarian, Lazkaon, Mendaron, Mutrikun, Elgoibarren eta Zarautzen. Herri horietako alkateak eta udal ordezkariak izan ziren ekitaldia. Zarauztik, Udal Gobernuko kide eta zinegotzi diren Jesus Arana eta Nekane Iribar izan ziren bertan.