Argazkiak: @BomberosEuskadi
Haize zakarraren eraginez, bi zuhaitz erori dira gaur goizaldean herrian. Bata, Vista Alegre auzoan izan da, Allemendi kalean, 05:45ak aldera; eta bestea, Unsain bidean, hilerritik gora, 06:15ak aldera. Udaltzaingoak eman die abisua suhiltzaileei, eta hauek zuhaitzak moztu eta kendu dituzte kaltzadetatik. Erorketek ez dute inolako kalterik eragin.
Argazkiak: @BomberosEuskadi