'Musikarekin'

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 9a

Donostiako Garoa liburu denda (@garoa).

Anjel Lertxundik Berria egunkariko Hitz beste iritzi zutabean argitaratutakoa.

"Ray Bradburyk bederatzi urte omen zeuzkan kontatu ziotenean Alexandriako liburutegiak su hartu zuenekoa. Antzinako sute hark gogotik hartuko zion gogoa, urte batzuk geroago faxismoak humanismoari ekarri zion sute sekulakoa kontatu baitzuen Fahrenheit 451 nobelan, Gobernuak agindutako liburuak erretzen dituen Guy Montag su-hiltzailearen eskutik. Liburutegiak, liburu-dendak, humanismoaren tenplu laiko horiek... Bat ixten den aldiro —Donostiako Garoa egunotan— txingar bat piztu delako da Alexandriakoaren errautsetan.

Errepublika garaian almazen batzuk itxi zituzten Eibarren. Nagusiak, abaildu ordez, musika-banda kontratatu zuen bezeroak eskertzeko. Galdetu ziotenean nola zitekeen itxiera musikarekin ospatzea, nagusiak: lehertzekotan, musikarekin! Zarauzko Garoa bisitatzen segituko dugu adorearen musikarekin eta gogoan dugula Guy Montagek liburu bat sutatik erreskatatu zuen eguna: irakurtzen hasi izanak libratu zuen desditxatik".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide