Orion izango da Lou Topet taldea, otsailaren 24ean

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 9a

Kultur etxean eskainiko du kontzertua, 22:30etik aurrera.

Lehenbiziko aldiz, Orion kontzertua eskainiko du Lou Topet talde zarauztarrak. Otsailaren 24ean izango da, kultur etxean, 22:30etik aurrera. Orioko Udalak antolatu du, Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude. Interesa dutenek kultur etxean eskura ditzakete kontzerturako txartelak, 5 euroan. Udalak 120 sarrera jarri ditu salgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide