Bertso afaria antolatu du Zarauztarra elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 9a

Andoni Egañak eta Iñigo Mantzisidor Mantxi ariko dira bertsotan.

Txirrindularitzaz harago, Zarauztarra elkarteak bertso afaria antolatu du martxoaren 3rako. Andoni Egañak eta Iñigo Mantzisidor Mantxi ariko dira bertsotan hitzordu horretan. Txiki Polit jatetxean izango da, 21:00etatik aurrera.

Sarrerak jatetxean bertan eros daitezke eta erreserbak 943-835357 edota 664-454090 telefonoetara deituta ere egin daitezke erreserbak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide