Photomuseumak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Koldo Badillo argazkilariak mahai ingurua eskainiko du izenburu honekin: Paisaia naturalaren argazkilaritza genero gutxitu bat al da?
Mahai-inguruan, hainbat irudi proiektatuko ditu argazkilari orduñarrak, hitzaldiaren osagarri modura. Ekitaldia ostiralean izango da, 18:00etan. Sarrera irekia izango da.